Herriko kirol-klubakaz elkarlanean antolatzen diren haurrentzako jardueren kasuan, dantza modernoan, arte martzialetan, tenisean eta igeriketan plazak daude aukeran, bai Fadurako kiroldegian, bai Gobelakoan.
Helduentzako eskaintzari dagokionez, ziklo indoor, yoga, pilates, zoru pelbiko, global fitness, padel eta tenis ikastaroetan izena emateko aukera dago, bi kiroldegietan ere.
Eta adinekoentzako programazioari dagokionez, Faduran eta Gobelan ere lekua dago Romoko Kultur Etxean antolatzen diren gimnasia eta yoga ikastaroetan, bela, walking futbola, gimnasia kalean, padelean, tenisean eta uretako jardueretan.
Ikastaroen programa osoa Getxo Kirolak-en webgunean kontsulta daiteke, edo informazio guztia biltzen duen liburuxka Fadurako eta Gobelako arreta-bulegoetan jaso. Era berean, izen-emateak aurrez aurre egin daitezke bulegoetan eta www.getxokirolak.eus webgunean.