Ohi bezala, aurten ere, Getxoko Jabekuntza Eskolak adin eta jatorri ezberdinetako emakumeei hausnarketa egiteko, eztabaidatzeko eta ikasteko, eta aldi berean, biltzeko aukera eskainiko die, bai eta taldeka eta sareetan antolatzeko eta munduari buruz dugun pertzepzioa aldatzen laguntzen duten tresnak eskuratzeko aukera ere. "Eskola gune feminista bat izan behar da, irekia, hurbila, irisgarria eta anitza. Emakume guztiontzako tokia", nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Ikastaroak eta jarduerak
2022/2023ko ikasturteak iraupen desberdineko eta izen-ematea beharrezkoa duten 14 tailer (horietatik bi euskaraz) eskaintzen ditu, baita izena ematea beharrezkoa ez diren beste bost jarduera eta bi mintegi ere:
- Reforzar el suelo pélvico.
- Aprendiendo a querernos.
- Arteverse. Empoderamiento a través de la expresión artística y el videoarte.
- La sexualidad de las mujeres mayores. Mitos y realidades.
- Empoderamiento sí, pero… ¿Cómo usamos nuestro poder?.
- Hacia un cuerpo más vivible, contra la violencia estética y la gordofobia.
- Madre mente sana, taller experimental.
- Las raíces de la desigualdad: la construcción del género.
- Manos a la luz, taller de electricidad para la autosuficiencia.
- Pre-Paradas. Segunda primavera.
- Suelo pélvico. La danza pélvica.
- Sareak ehuntzen.
- CHI KUNG: gure bizi-energia hobetzen.
- Empoderándonos a través de la sexualidad y las emociones.
Izen-ematerik behar ez duten jarduerak:
- Las de afuera, antzerki laborategia.
- Gure bulbak deskolonizatuz.
- Las Lombardas abesbatza.
Jarduera irekiak:
- Skolastika feminismo mintegia.
- Amodiorako eta desamodiorako elkarrizketen mintegia.
Izen-ematea
Udalak gomendatzen du formularioa online bidez (https://www.getxo.eus/eu/igualdad) egitea eta, aukera ez dagoen kasuetan, Algortako Urgull kaleko udal eraikineko bigarren solairuan dagoen Berdintasun Zerbitzura (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) joatea, Call Center zerbitzura telefonoz (010 Getxotik edo 944 660 000) deitu edo Herritarren Arretarako Bulegoetara jo (aurretiko hitzorduagaz 944 660 000 zenbakian).
Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Ikastaro guztiak doakoak izango dira. Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada zozketa egingo da eta onartuen zerrendak urriaren 7an argitaratuko dira. Onartuak erregistratuta geratuko dira. Zerrendak Villamonteko kultur etxean, Romo Kultur Etxean, HABetan eta udal webgunean egongo dira ikusgai. Informazio gehiago 944 660 136 zenbakian eta berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.