Lope de Vegako auzia

Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikinak mantentzearen aldeko oihuak nagusi joan den barikuko manifestazioan

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2022ko ira. 8a, 17:46

Nagusien Etxea eta euskaltegi zaharra –gerora Itzubaltzeta gaztetxea ere– hartu zituen Lope de Vega kaleko udal-eraikinak eraistearen kontrako mobilizazioan parte hartu zuten joan den barikuan, irailak 2, dozenaka herritarrek Itzubaltzeta/Romo auzoan. Polizia-dispositibo berezi baten zaintzapean, manifestariek Getxoko Udalaren asmoak gogor salatu zituzten, "Ez ez ez, eraisketarik ez!" eta "Nagusien Etxea aurrera!" bezalako oihuen artean, besteak beste.

Barikuan ere, Ibar Nagusien Etxea elkarteko kideak deitu zituen Getxoko Udalak Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko udal-eraikina hustu aurretik elkarteak bertan dituen ondasunak identifikatzeari ekiteko.

Elkarteko presidentea eta beste bi kide joan ziren ondasun horiek identifikatu eta Nagusien Etxea zenaren lokaletatik ateratzera, hango tresna eta ondasunen inbentarioa egiteko aurreikusita zegoen egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun