Algortako Telletxe plazaren inguruan jazo da erasoa gaur goizaldean, 05:30ak inguruan. Lekukoek HIRUKAri azaldu diotenez, borroka bat egon omen da eta gizon bat labankadaz zauritu dute; ostean, erasotzaileek Torrene kaletik ihes egin ei dute korrika.
Ertzaintzako agenteek Torrene kaleko BBK kutxazaina eta Telletxe plazako establezimendu bat zigilatu dituzte eta polizia zientifikoko agenteak probak egiten aritu dira.