2023ko aurrekontu parte-hartzaileetan lehenetsi beharreko zortzi proposamen bozkatzeko bigarren fasea, abian

Erredakzioa 2022ko ira. 14a, 13:00

2023ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea irailaren 15etik 25era egingo dute Getxon. Hala, tokiko herritarrek lehentasuna eman beharko diete aurtengo otsailaren 24tik martxoaren 20ra egin zen lehenengo fasean aurkeztu ziren baliozko 1.114 ekarpenetatik hautatutako zortzi proiektuei.

Udaleko teknikariek azterketa egin ondoren, ezarritako jarraibideak betetzen direla egiaztatu ondoren eta ezarritako prozeduragaz bat etorriz, baliozko ekarpenak interes orokorrekoak diren zortzi proposamenetan zehaztu dira, gure udalerriko hainbat esparru eta auzo barne hartzen dituztenak. Eta aurrekontu parte-hartzaileen aurreko prozesuetan egin den bezala, Udalak gehienez ere milioi bat euroko partida gorde du partaidetza-aurrekontu horiei lotutako proiektuak egiteko.

Hautatutako proposamenak eta horiek egiteko aurreikusitako aurrekontua

Proposamena

GASTUAREN ZENBATEKOA

Parkeak berriztatzea eta horietako bat estaltzea

446.000 €

Espaloiak, galtzadako pasabideak eta kaleetako asfaltoa hobetzea

200.000 €

Bidegorriak hobetzeko jarduketak egitea

200.000 €

Areetako hondartzaren ondoan bizikletetarako garbitegi bat ipintzea

12.000 €

Umeentzako eskaintza kulturala zabaltzea, eta kultura umeei hurbiltzea

130.000 €

Sormen-hormak antzemateko proiektua

40.000 €

Hondartzetan doako jarduerak eskaintzea eta kirol-elementuak jartzea

21.250 €

Udalerriko hainbat puntutan Wifi sarbidea ipintzea

20.000 €

Proposamenen garapena hemen kontsulta daiteke: https://zeugaz.getxo.eus/?locale=eu

Nola parte hartu

Getxon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eta Udaleko erregistroan inskribatuta dauden erakundeen ordezkariek, hautatutako proiektu guztiak baloratu eta puntuatu beharko dituzte; zortziak, garrantziaren arabera, beren irizpidearen arabera (puntu 1 interes gutxien duenari eta 8 puntu gehien interesatzen zaionari).

Parte hartzea honako kanal hauen bidez egin ahal izango da (analogikoak eta digitalak):

  • Areeta-Romoko eta Algortako Herritarrentzako Arreta Bulegoetako hautetsontzietan eta Fadurako eta Gobelako kiroldegietan, Villamonteko kultur etxean, San Nikolaseko liburutegian eta Romo Kultur Etxea-RKEn dauden hautetsontzietan eskuragarri dagoen inprimakia bete eta utzi beharko da.
  • Inprimakia entregatuz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, honako informazio-modulu honetan:
    • Areetako Eskoletako Enparantzan (irailak 15, 16 eta 17)
    • Bidezabalgo osasun zentroko plazan (irailak 19 eta 20)
    • Malakate plazan (irailak 21)
    • Algortako Telletxe plazan (irailak 22, 23 eta 24)
  • Hemen eskuragarri dagoen formulario digitala betez http://zeugaz.getxo.eus
  • Inprimakia Algorta, Areeta eta Bidezabal geltokien eta Andra Mari kiroldegiaren inguruan horretarako jarritako postontzietan utziko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun