Garazi Sanchez surflaria Huntingnton Beachen dago munduko surflari onenen aurka lehiatzeko prest

Ander Zarraga 2022ko ira. 16a, 10:44
Garazi Sanchez surfean, artxiboko irudi batean. © VICTOR GONZALEZ

Gaurtik hilaren 24ra bitartean, Kaliforniako Huntington Beach (AEB) izango da munduko surflari onenen topalekua, bertan lehiatuko baita Nazioarteko Surf Elkarteak (ISA) antolatzen duen ISA World Surfing Games 2022, munduko surf txapelketa nagusia, hain zuzen ere. Lehen mailako ekitaldi horretan dago Garazi Sanchez surflari getxoztarra, Basqueteam-eko beste zazpi taldekidegaz batera. Txapelketa horretan banatuko dira Teahupooko olatu ospetsuan (Tahiti) jokatuko den 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetako surf probarako lehen plazak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun