Irakurle Kluba hilean behin batuko da, astelehenetan, Algortako Villamonte kultur etxean. Bilera horietan, parte hartzaileek irakurritako liburuaren inguruko iritziak, hausnarketak eta ulertu gabeko kontuak partekatu ahal izango dituzte Lizar Begoñak gidatuta. Lehenengo hiru saioak hauexek izango dira:
- Centervilleko mamua Oscar Wilde B1 - Urriak 10, astelehena, 19:30ean Villamonte K.E.
- Bihotz handiegia Eider Rodriguez B2 - Azaroak 14, astelehena,19:30ean Villamonte K.E.
- Beste norbaiten zapatak Garazi Kamio B1 - Abenduak 12, astelehena,19:30ean Villamonte K.E.