Aixerrota errotako jatetxearen ustiaketa lehiaketara atera du Getxoko Udalak

Erredakzioa 2022ko ira. 21a, 09:21

CC-by Zarateman.

Udalak lehiaketa-araubidean lizitatuko du Aixerrota errota udal-eraikinean dagoen jatetxearen ustiapenaren emakida. Tokiko Gobernu Batzarrak atzo, martitzen, goizean onartu zuen emakidarako espedientearen hasiera. Horrek 20 urteko iraupena izango du, eta beste bost urtez luzatu ahal izango da. Esleipendunak 5.012,23 euroko kanona ordaindu beharko du hilean (BEZik gabe), gutxienez, eta eskaintza ekonomikoaz gain, ostalaritzako esperientzia eta aintzatespen profesionala baloratuko dira.

Taberna-jatetxerako izango den guneak bi solairu ditu: erdisotoa, gutxi gorabeherako 408 metro koadrokoa, eta beheko solairua,  458 metro koadrokoa; lizitazio honen xedea ez da errotaren zatia (41,87 metro koadro). Izan ere, eremu horren erabilera Udalak kudeatuko du.

Eskaintzak 60 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, "Lizitazio elektronikoko sistema" izeneko aplikazioaren bidez, Euskadiko Kontratazio Publikoa plataforman kokatua, lizitazio-iragarkian eta kontratatzailearen profilean adierazitako epean.

Beharrezko informazio guztia eskuragarri dago Getxoko Udalaren kontratatzailearen profilean eta Ondare eta Etxebizitza Sailean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun