Mesedeetako jaiak

Udari agur esan eta udagoienari ondoetorria egiteko festak, Areetan

Iker Rincon Moreno 2022ko ira. 21a, 10:00
Barraskilo lehiaketa egingo dute domekan, besteak beste.

Mesedeetako Andra Mariaren jaiak ospatuko dituzte barikutik domekara bitartean, Areetan. Ohi den legez, askotariko jarduerak egongo dira denen gozatzeko.

Mesedeetako Andra Mariaren jaiek hankaz gora ipiniko dute Areeta aste-akabuan. Izan ere, hilaren 23tik 25era bitartean, auzokide denek kaleak hartuko dituzte bertoko jai-batzordeak antolatutako askotariko jarduerez gozatzeko. Hala, hiru egunez, adin denentzako hamaika ekitaldi izango dira aukeran. Ohi legez, Eskoletako plaza eta Adiskidetasun kalea izango dira festetako gune nagusiak, baita Bizkaia Zubia plaza ekitaldi baterako edo besterako ere.

Aurten, eraso sexistak ekiditeko asmoz, zapatuan metrora edota taxi geltokietara joateko lagun-taldeak jarriko dituzte martxan ordu betean behin, 00:00etatik 03:00etara. 

Egitaraua

Irailak 23, barikua

  • 13:00 Luntxa adinekoentzako.
  • 18:00 Ipuin kontaketa.
  • 18:00 Acuathloia - Bilbao Bizkaia 2022 Europa Triatloi Multikiroleko txapelketak.
  • 19:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoiaren irakurketa.
  • 19:30 Haurrentzako jolasak.
  • 21:00 Kontzertua: Cuban Band Havana 537.
  • 22:30 Kontzertua: Los Toldos.

Irailak 24, zapatua

  • 11:30 Puzgarriak.
  • 12:00 Fanfarria: Marching Band Getxo.
  • 13:00 Sardina jana.
  • 13:30 Herri Kirolen erakustaldia.
  • 17:00 Zumba solidarioa.
  • 17:00 Aurpegi margotzea.
  • 17:30 Puzgarriak.
  • 17:30 Mus Txapelketa.
  • 18:00 Arenas Club - Real Sociedad.
  • 19:30 Dantza-plaza: Berantzagi Dantza Taldea.
  • 21:00 Kontzertua: Delincuencia Senil.
  • 22:30 Areetako Sound Gaua: Galker.

Irailak 25, domeka

  • 10:00 Artisautza Azoka.
  • 10:30 Barraskilo lehiaketa gastronomikoaren izen-ematea.
  • 12:00 Oliver & Liuba magia ikuskizuna.
  • 12:30 Paella-jana.
  • 13:00 Herri-bazkaria.
  • 13:00 Barraskilo-kazolen aurkezpena.
  • 17:30 La Fabrik Zirku Erakusketa.
  • 17:30 Txokolate-jana.
  • 18:00 Barraskilo eta mus txapelketen sari banaketak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun