Zapatuan hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon

Erredakzioa 2022ko ira. 21a, 13:39

Hastear da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Izan ere, zapatu honetan, irailak 24, jokatuko dute lehenengo saioa, Algortako Muxikebarri Antzokian. Biharamunean, berriz, bigarren saioa izango da, Arrasateko Amaia Antzokian, eta bi saioak 17:00etan hasiko dira. Eskualdetik, Imanol Uria eta Jone Uria anai-arreba getxoztarrak arituko dira kantuan Txapelketa Nagusian.

Getxoko saioan, Agin Laburu Rezola, Eneko Lazkoz Martinez, Nerea Elustondo Plazaola, Oihana Bartra Arenas, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Unai Mendizabal Jauregi arituko dira bertsotan. Gai-jartzaile lanetan, Imanol Artola Arretxe Felix jardungo da. Arrasatekoan, berriz, Gorka Pagonabarraga Agorria, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Miren Amuriza Plaza, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabier Silveira Etxeberria ariko dira kantuan. Saioa aurkezten, Ander Aranburu Arriola ibiliko da.

Lehenengo fasean hurrengo epaile-taldea arituko da lanean: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Getxoko saiorako sarrera bikoitza dugu zozkagai, hemen.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun