Domekan, irailak 25, kaleak dantzan jarriko ditu Getxo Dantza egitasmoaren laugarren edizioak. Eguerdiko 11:30ean batuko dira udalerriko dantza-taldeak Algortako Villamonte enparantzan, eta, hortik abiatuta, kalejira egingo dute Zubiletaraino. Bertan, erakustaldia, herri-bazkaria, kantak, dantza plaza ibiltaria eta kontzertua egongo dira, besteak beste.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!