Jarduera Begoña Valcarcel eta Sergio de Juan adituek zuzenduko dute, ikasten ari diren estazioko eraztungile taldearekin batera, Bolue Ingurumen Ikerketak eta Equinoccio Naturak koordinatuta. Bertaratutako jendeari hegaztiei eraztuna ipintzeko teknika azalduko zaio, bai eta zer eskakizun bete behar diren eta zer garrantzi duen hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko, maila globalean zein lokalean.
Hegazti basatiak harrapatzean, eraztun zientifikoak jartzeko, baldintza klimatologikoak eta ordutegia garrantzitsuak dira; beraz, goizeko lehen orduotan joatea gomendatzen da.
Jarduera doakoa da eta boluenatura@gmail.com helbidean izena aurretik ematea gomendatzen da.