HAPO berria

Getxoko Udalaren eta EAJrengandik hurbil dauden promotoreen artean egon daitekeen ustezko eragin-trafikoa Fiskaltzari jakinaraziko diote

Erabiltzailearen aurpegia Nora zoaz Getxo? 2022ko ira. 27a, 11:11

Sustatzaileek zinegotziekin argitara emandako bileren zerrenda xehatua aurkeztuko dugu, non hiri-plangintza berriaren isilpeko zirriborroak trukatu baitziren, hala nola aurtengo martxoan Bizkaiko EAJren organo baten bitartekaritza euren interesen alde. Elkarteok salatu nahi dugu hiri-plangintzaren aurrerakinak “txiripaz” uztailean luzapena izan zuela, aipatutako sustatzaileen hainbat interes jasotzeko, eta eskatzen dugu, gertaeren larritasunaren aurrean, Hiri Antolamendu Plana bertan behera geratzea.

Getxoren etorkizunari buruz, eta zehatzago, Gobela ibaiaren arroari eta Andra Mari nekazal auzoari buruz, aspalditik dator etxebizitza ugari egitearen egitasmo ankerra. Eraikuntza enpresa askok (Ferrovial, Florentino Pérez, Soto De Azkorri, Viviendas de Bizkaia), duela hamarka urtetatik hona, orduan erositako lurrak eta gaur egun landa-lur direnak hiri-lur bihurtzea nahi dute. 

Bestelako jabe batzuek ere helburu bera dute hiri-saretik urrun dauden euren lurrekin. Andra Mari-Gure Lurra delako jabeen elkarteak Irailaren 19an argitaratutako azken idazkian aitortzen dute era irregularrean ari direla jasotzen beste damnifikatu edo banakoen elkarteek eskuratu ezin izan duten informazio pribilegiatua. Jabe-sustatzaileen elkarte honen ordezkariak udaleko osoko bilkuran bertan onartu du azken zortzi (8) hilabeteetatik, Getxoko boterean dagoen alderdiaren egoitzan akordio extraofizialak hartu zirela. Elkarte horren azken agirian aitortu egiten da 2022ko martxoan EAJren Batzorde Arteko bitartekaritza bilatu zutela. Organo hori banako horien interesak hiri-plangintza berrian txertatuko lituzkeen arkitekto bat izendatzeko prest agertu omen zen. Arkitektoaren irizpena, Andra Mari Gure Lurra elkartetik diotenez, “gure interesen” aldekoa zen.

Uztailean osoko bilkuran aurkeztekoa zen HAPO-k ezin azalduzko atzerapena izan du irailerako. Zirriborroan berehala sartu ziren “gehiketa berriak”, eta horien artean dago jabe sustatzaileen elkarte horretako kide batzuek interesak izan ditzaketen lurren birkalifikatzea.

Getxo Auzokideok eta Azkorri Bizirik-etik salatu nahi dugu ez bakarrik garatutako prozesua, zeina neurritasuna eta lurzoruak berreskuratzea erabaki zuen Lantaldearen aurka doan, baizik eta hedapen-asmo kezkagarria, 61 baserri eta etxebizitzak Andra Marin bakarrik eta beste 120 Algorta auzoan suntsituko dituena. Boterean dagoen Alderdiarekiko hurbiltasun politikoa onartzen duen kolektibo baten harrera pribilegiatuak, erabat legez kanpokoak izan diren bideek eta artekaritzak - funtzionarioen erabakiak baldintzatzeko asmoarekin-, hiri-plan berriari ustez delituzko kategoria ematen diote. Horregatik, Fiskaltzari jakinaraziko diogu gure ustetan azken lau hamarkadetan Getxon izan diren gertaerarik larrienak. 

Ez dugu ezkutatzen gure harridura, guzti hau Getxoko auzoetan bizi garenon aldeko jarrera adierazten duten kolektibo politiko batzuen begirada isilaren aurrean gertatzen ari delako. Espekulazioaren aurka aspaldi diharduten Auzokideok barruan dauden auzo-elkarteak eta Itzubaltzetan borrokatzen duten beste batzuk erabateko iluntasunean daude, beren auzoak eta herritarrak ustez aldezten dituzten alderdi horiek HAPO kezkagarri hau duela hamar hilabeteetatik euren eskuetan duten bitartean, ahotik txintik esan gabe.

Protagonistek aitortuak izan diren gertaeren larritasunak dakar berarekin politikari guztiak, funtzionario publikoak, Gobernu taldekideak eta jabe zein enpresa sustatzaileen erantzukizuna ikustea, eta baita esku-hartze eta erabakitze bide legalak bortxatzeko ustezko jarrera aztertzea ere.    

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun