Getxoaktibatu! izeneko ekimenaren barruan, Algortako Irati dendak artisautzari lotutako berbaldi bat hartuko du barikuan, irailaren 30ean. Saioa arrastiko 18:30ean izango da, euskaraz. Horretarako, Kuttun marka sortu duen Yaiza Castillero gonbidatu dute. Interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 688 820 795 telefonora WhatsApp bat bidalita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!