Algortako merkatariek euren produktuak erakutsiko dituzte domekan desfile ibiltari baten bidez

Erredakzioa 2022ko ira. 30a, 11:02

Etzi, domekan, desfile ibiltari bat hartuko du Algortako erdiguneak, Telletxe plazatik Portu Zaharrera, jai-giroan, herritarrak tokiko kontsumoari buruz sentsibilizatzeko eta udalerriko merkatariek eskaintzen dituzten kalitatezko produktuen erakusgarri bat emateko asmoz. Hala, hainbat modelok tokiko denden arropak, osagarriak, estilismoak eta produktuak erakutsiko dituzte kalez kale.

Algortako Dendak elkarteak urriaren 2an jarriko du abian berriro bere desfile ibiltaria Ekonomia eta Sustapenerako Sailaren laguntzarekin eta Algortako Azokaren kolaborazioagaz. Izan ere, 2019an egindako lehenengo desfileak "harrera bikaina" izan zuela aprobetxatuta, Algortako Dendak elkarteko merkatarien produktuak kalera aterako dute domekan, 13:00etatik aurrera.

Erakusketa ibiltarian giroa animatzeko musika egongo da, eta modelo bakoitzak ordezkatzen duen dendaren poltsa eramango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun