Desfile ibiltari batek Algortako denden produktuak kalera atera zituen domekan

Iker Rincon Moreno 2022ko urr. 5a, 18:30

Domekan, urriaren 2an, desfile ibiltari batek Algortako erdigunea hartu zuen. Hala, Telletxe plazatik abiatuta, dozenaka modelok auzoko denden produktuak erakutsi zituzten Portu Zaharrerako bidean. Helburua izan da herritarrak tokiko kontsumoari buruz sentsibilizatzea eta merkatariek eskaintzen dituzten kalitatezko produktuak erakustea.

Algortako Dendak elkarteak mota horretako lehenengo ekimena egin zuen joan den 2019an, eta desfile horrek "harrera bikaina" izan zuela aprobetxatuta, esperientzia berriro errepikatu zuten joan den aste-akabuan.

Erakusketa ibiltarian giroa animatzeko musika egon zen, eta modelo bakoitzak ordezkatzen zuen dendaren poltsa eraman zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun