Joan den irailaren 13an abiatu zuten aurtengo Berbalagun egitasmoaren kanpaina Euskal Herriko hainbat txokotan, eta, MintzaPoza tonbolaren bidez, mintzapraktikarako aukera hori ezagutarazten arituko dira egunotan herriz herri eta auzoz auzo. Hala, atzo, eguenean, Romon aritu ziren, eta gaur, barikuan, Algortako San Nikolas plazan egongo dira askotariko sariak banatzen, 18:30etik 20:30era.
MintzaPoza tonbolan parte hartzeko esaldi ezkutua asmatu behar da (urkatuaren jolasean bezala) eta ostean erruletari bira eman, erruletak aginduko du oparirik jasoko den eta zein izango den.