38 urteko gizonezkoa biktimaren etxetik gertu atzeman zuten, eta agenteek galtzerdian ezkutatutako labana automatiko bat eta banketxe bateko kreditu-txartel bat konfiskatu zizkioten. Ikertu ondoren, kreditu-txartela aurreko gauean auzo bereko aisialdi-lokal batean pertsona bati lapurtu ziotela egiaztatu ahal izan zuten, udal-iturriek jakinarazi dutenez.
Ibilbide luzeko delitu-historia zabala duen auzipetua ei da atxilotutako gizona, polizia-iturrien arabera; izan ere, 2022an soilik, Getxoko Udaltzaingoak bost aldiz atxilotu du, eta beste 11 aldiz ikertu du hainbat gertakarirengatik, indarrean zuen urruntze-agindua zenbait aldiz urratu izana nabarmenduz.
Beharrezko eginbideak bideratu ondoren, zapatu arratsaldean bertan epailearen esku utzi zuten, handik Basauriko kartzelan espetxeratzeko agintzeko.