Deskontuetarako bonuak berreskuratuko dituzte Getxon urriaren 15etik aurrera

Erredakzioa 2022ko urr. 10a, 17:40

Urriaren 15etik azaroaren 30era bitartean indarrean egongo da Getxobono kanpaina berria. Guztira, 300 bat enpresak parte hartuko dute deialdi honetan, aurrekoetan baino 35 gehiago. Ohi bezala, 16 urtetik gorako auzokideek trukatu ahal izango dituzte bonuak.

Getxobonoak zuzenean atxikitako establezimenduetan aplikatuko dira erosteko unean. Erosketetan 20 eurotik gorako zenbatekoan 5 euroko deskontua aplikatuko da, eta 40 eurotik gorako erosketa-zenbateko bakoitzean 10 eurokoa. Erosketa bakoitzean gehienez 4 bonu pilatu ahal izango dira.

Saltokiek ez dute eskudirurik itzuliko; beraz, erosketen gutxieneko zenbatekoa adierazitakoa izango da. Gehienez 5 euroko 5 deskontu-bonu eta  10 euroko beste 5 deskontu-bonu erabili ahal izango dira pertsona bakoitzeko aldi bakoitzean.

Informazio gehiago eta atxikitako establezimenduak hemen: www.getxo.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun