Getxo Antzerkia Bultzatuz 2022

Antzerkia plazara aterako dute egunotan Getxon

Iker Rincon Moreno 2022ko urr. 7a, 16:32

Urriaren 7tik 12ra, Kale Antzerkia Bultzatuz programan dibertsioa bermatuta egongo da adin guztietako ikusleei irekitako kale muntaien eskaintzari esker. Bost egunetan zehar, dantza, magia eta zirku ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste, Euskadiko konpainia eta artisten eskutik. Emanaldi guztiak Algortako San Nikolas plazan izango dira, eta sarrera, doakoa.

Eguna Ordua Ikuskizuna Taldea
urriak 7 (barikua)  18:00  Matraka Culinary Center (euskaraz)  Trakamatraka
urriak 8 (zapatua)  13:00  Por hacer un favor (gaztelaniaz)  Trapu Zaharra
urriak 9 (domeka)  13:00  Nire sudur punta (testu barik)  Kolektivo Konika
urriak 11 (martitzena)  18:00  Batu (testu barik)  Node
urriak 12 (eguaztena)  13:00  Hemendikara (euskaraz)  Zirika Zirkus
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun