Zenbait hedabidek eztabaida piztu dute eraistea legezkoa izan ote zen, eraikiko diren pisuak luxuzkoak ote ziren edo Udalak ez ote zuen udalerriko ondare historikoa babesten. Akats larria.
Ondo ezagutzen dut zentro hau. Ikasle ohia izan naiz eta Haurtegi haur eskola honetara nire alaba eta semea eraman ditut. Denbora tarte labur batez ere ikasle jardun dut hor. Hori dela eta, esan dezaket 2021ean bertan behera utzi zuela bere jarduera, eta, ELAren gainbegiratze sindikalaren ondoren, duela hilabete batzuk akordio bat gauzatu zela irakasleen eta enpresaren artean. Era berean, salmenta bat itxi zen eraikuntza-enpresa batekin, beharrezko baimenak eman ondoren, etab. Kasu hauetan ohikoa den guztia.
Hemendik, inplikatutako aldeei errespetua eskatuko nieke, hori guztia gertatu bada ere, herritar gisa dugun erantzukizunpean izan dela saihestu gabe. Ustezko polemikaz haratago, zer politika bozkatzen ditugun eta zer hiri nahi ditugun pentsatu beharko genuke. Politika horiek nahi duguna defendatzen edo babesten badute, eztabaidaren muina izan beharko bailitzateke.
Era berean, kazetaritzako praxi txarra salatu nahiko nuke, hau da, egiaztatu gabeko datuak argitaratzea, herritarrak desinformatzen dituztenak eta manipulazio politiko gisa balio dutenak. Logika klientelar hori dela eta, eragile politiko eta mediatiko askok ahaztu egiten dute beren ahalmen eraldatzailea, etika alde batera utzita.
Hemen galdu dena kultura-ondare handia da, “hezkuntza altxor gisa babestu beharko bailitzateke”, Delorsek esan zuen bezala. Baina hedabide batek ere ez du salatzen familia batzuek, kontziliatu behar izanda, ingurune hurbilean haur-hezkuntzako plazak galdu dituztenik; ez dira aipatzen beren postuak galdu dituzten langileak, eta are gutxiago gogoratzen da beren auzoan leku atsegin eta hurbil batez gozatuko ez duten haurrez, non zoriontsu hazi diren. Era berean, ez da aipatzen 50 urtez udalerriari zerbitzua eman dion empresa baten ixteak dakarren konplexutasunaz.
Eta gauza bat ez gara ongi egiten ari hiritar gisa, baldin eta onartzen badugu, nagikeriaz, bitarteko eta politikarien bidez manipulatuak izatea, eroritako zuhaitzaren egurra interes alderdikoi hutsei erantzunez bakarrik egin dezaten. Bestalde, joera ohikoa da gaur egun. Gogoratu behar da urtebetean udal hauteskundeak izango direla.
Mitxel, ikasle eta aita ohia.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.