Zinema-jaialdiaren helburua da herritartasun etiko eta arduratsuak sortzea, kontzientzia sozial kritiko eta eraldatzaileagaz, bidezko Giza Garapen inklusibo eta jasangarria sustatzen duena, Gizarte Eraldaketarako Komunikazioa bezalako tresna bat erabiliz, 2030 Agenda osatzen duten Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko bidean.
“Getxok, aurten ere, Zinemaldiarekin kolaboratzen du eta egoitza izango da, uste baitugu zabaltzen dituen istorioen bidez, partekatzen ditugun balioak bultzatzen laguntzen duela, hala nola berdintasuna, justizia soziala eta kultur artekotasuna. Gainera, oso garrantzitsua iruditzen zaigu institutuek gazteekin egiten duten lana, gizaki gisa aurkezten zaizkigun erronkak lantzeko”, Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez.
Aurten, Zinemaldiak 900 lan baino gehiago jaso ditu lehiaketara, eta urriaren 13tik 20ra bitartean, 37 herrialdetatik etorritako 70 hautatuak proiektatuko ditu (% 44 emakumeek egindakoak) egoitza nagusian (Azkuna Zentroa, Bilbo), zein EAEko hainbat udalerritan, besteak beste Getxon.
Saritutako pelikulak www.filmsozialakstreaming.org helbidean ikusi ahal izango dira urriaren 24tik aurrera.
Proiekzioak Getxon
Zurrumurrurik Ez Estrategiaren kolaborazioa duen Muxikebarriko saioan Solange y el caminante antzezpenaren laburpena izango da, Euri artean konpainiaren eskutik, besteak beste, migrazio-babeslekuko protagonistei ahotsa emateko eta, aldi berean, kultur artekotasunetik abiatuta elkarrizketarako gune bat sortzeko.
Ondoren hurrengoak proiektatuko dira: Reflejo (Euskal Herria), Prejuicios (Euskal Herria), Meu Nome é Maalum (Portugal), Memoria (Uzbekistán, España), Un cuarto de equipaje (Ecuador, España) eta Yauri Etxalde (Euskal Herria). Horren zuzendaritako batek, Unai Zaballak, parte hartuko du ondorengo solasaldian, Mamadou Dia idazle eta ekintzaile senegaldarragaz; Habanako Historialariaren Bulegoko Ordezkaritzako Sheyla Alfonso gazteentzako komunikazio estrategiaren eta parte hartzeko espazioaren arduradunagaz eta Glenda Perez Fernandez Komunikazio Saileko adituagaz; eta KCD-eko Carlos Vazquez Velasco zuzendariagaz eta Ainhoa Perez Arrospide proiektu-teknikariagaz batera.
Bestalde, hurrengo egunetan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzioen bilduma bat eta tailerrak egingo dituzte. Ekimena DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako 1.000 bat ikaslerengana helduko da.