Ikasturtean jorratuko dituzten gaiak honako hauek izango dira, besteak beste: osasuna, parte-hartze politikoa, arrazakeriaren aurkako autodefentsa, indarkeria eta etxeko lana eta zainketak.
Tailerrak urriaren 23an, domekan, jarriko dira martxan Getxoko Jabekuntza Eskolan (Martikoena, 16), 11:00etatik 14:00etara. Txandakako domeketan izango diren doako saioetan Mujeres con Voz elkartearen dinamizazioa izango da.
Parte hartu gura duten emakumeek izena eman ahal izango dute webgunean dagoen lotura honetan. WhatsApp (655 603 809) laguntza-telefonoa ere eskuragarri egongo da, emakumeren batek online izena emateko zailtasunak izango balitu ere.
“Bizipen-tailerraren metodologiarekin, hitz egiteko leku bat eskaini nahi dugu, babeserako eta elkartasunerako gune bat, jakintzak partekatzeko aukera bat. Herritartasun inklusiboa sendotu nahi du genero-ikuspegitik, gure gizarteko emakume guztiek baldintza berdinetan parte hartzea bermatuko duena”, Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez,