91 etxebizitzetatik lauk hiru logela dituzte eta mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude; gainerako 87 etxebizitzetatik 16k logela bat dute; 54k bi; 16k hiru logela eta batek lau.
"Etxebizitza horiek okupatzea beste urrats bat da udalerriko etxebizitza-politikan, eta aurrera egiten jarraituko du denbora gutxi barru Sarrikobason 68 etxebizitza eraikiz, Iturribarrin 58 eta Venanciosen 54, guztiak ere alokairu-erregimenean emango direnak", Udalak iragarri duenez.