Obrek 24 asteko epea izango dute, guztira 459.558 euroko inbertsioa izango dute (385.143 euro obra zibiletarako eta 74.415 euro igogailuaren instalazio elektromekanikorako) eta Europar Batasunak finantzatuko ditu “NextGenerationEu” funtsen bidez, 300.300,62 eurogaz.
"Lanak gauzatu ondoren, ekipamendu berri hori martxan jartzeak Getxoko hiriko ingurumen-kalitatea hobetuko du eta hiri-zerbitzuen kudeaketan eraldaketa berdea eta digitala bultzatzen jarraituko du", azpimarratu dute udal-iturriek.
Afektazioak
Obrak egin bitartean, aldi baterako kenduko dituzte Iparbide kalean, Arene eta Areneazpi artean, aparkalekuak, baita obraren aurrealdean ere, Areneazpi kalean. Iparbiden, 15. zenbakirako oinezkoentzako sarbidea bermatuko da, bai eta 17. zenbakiko atarietarako eta Arene kalearekin lotzen duten eskaileretarako ibilbidearen jarraitutasuna ere.