Datorren azaroaren 20an, "Elkar ezagutzearen onena" lelopean, tokiko eta atzerriko familiek esperientziak partekatuko dituzte bazkarietan. “Izan ere, jarduera honetan, Getxon jaio eta beste leku batzuetan jaiotako familien arteko topaketa eta bizikidetza bultzatzen dugu mahai baten inguruan. Helburua da udalerrian bizi diren eta elkar ezagutzeko aukerarik izan ez duten pertsonen arteko topaketa erraztea, aniztasuna eta kulturartekotasuna ospatu ahal izateko. Jarduera honek aukera ematen digu kultur aniztasuna gure udalerriko aberastasunaren zati gisa eta kultura- eta komunitate-bizitzaren funtsezko elementu gisa aldarrikatzen jarraitzeko, Getxo hiri abegikor bihurtzeko”, Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez.
Bazkari bakoitzean pertsona dinamizatzaile bat izango da familiakaz edo taldeakaz, eta jardueretan parte hartu gura duten familiek edo dinamizatzaileek izena eman dezakete hemen edo 622 433 085 telefono zenbakian.