Getxo Rugbyko Neskak taldeak jokalari berriak behar ditu bere bigarren ekipoa osatzeko. Hori dela eta, besteak beste, ate-irekien jardunaldia egingo dute datorren azaroaren 12an, zapatuan, Fadura kiroldegian. Izan ere, Itsaso Reina taldeko kapitainak azaldu duenez, Estatu mailako bigarren mailan jokatzen dute, eta Federazioak 46 lizentzia izatera behartzen ditu; iaz Gernikako taldeagaz batuta lortu zuten zenbatekoa, baina, aurten, halakorik egiterik ez dutenez, 16 urtetik gorako emakumeak batzeko saiakera egiten ari dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!