Sare horrek esperientzia berria izan gura du Estatu mailan, eta elkarlanerako tresna surfeko turismoaren kudeaketa jasangarria modu integralean egiteko, ingurune naturala kontserbatzen lagunduko duena, olatuen eta kostaldearen babesa eta horien erregulazioa sustatuz, eta kultur ondarearen sustapena, sareko udalerri bakoitzaren gastronomia eta historia bereziki azpimarratuz.
Zehazki, Getxok 66.620 euroko laguntza jasoko du proiektu horregaz lotutako ekintzak garatzeko, itsasoko eta lerradurako industrien aldeko apustuan, udalerriaren garapen ekonomikoko ildo estrategikoetako bategaz lerrokatuta.
Surfaren Herrien Sarea
Proiektuak produktu turistiko berriak sortzea aurreikusten du, jarduera iraunkor tematizatuei lotuak (surfa eta ondare kulturala; surfa eta aisia familian, eta surfa eta gastronomia), lurralde bakoitzean turismoa “desestazionalizatzeko” asmoz.
Gainera, honako hauek proposatuko ditu: marka propioko irudi bat sortzea; Surfaren Herrien webgune korporatiboa eta sare sozialetako profilak abian jartzea; dibulgazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea sareen bidez eta komunikabideetan sustatzea; surfari lotutako turismo-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko online prestakuntza diseinatzea eta gauzatzea, energia errespetatuz eta digitalizatuz; eta negozio edo zerbitzu-lerro berriak abian jartzeko aholkularitza-jardunaldiak diseinatzea eta gauzatzea.
Surf eskolak, surf camp-ak, surf shop-ak, shaper-ak (surf-taulen artisau-fabrikatzaileak), materialez hornitzen dituzten enpresak, ostatu- eta jatetxe-enpresak, kirol-ekitaldiak antolatzen dituzten enpresak eta horiekaz zerikusia duten beste turismo-operadore batzuk bereziki baliatuko dira proiektuaz, proposatutako ekintzetan zuzenean parte hartuz eta surf-turismoaren garapen iraunkorraren zeharkako onuradun gisa.
Ez da baztertzen elkartutako erakundeen kopurua handitzea eta, beraz, sare hori handitzea, gaur egun Espainiako Estatuan surf helmuga gisa benetako erreferenteak diren herriak bultzatzen dituzten lehen esperientzia horren emaitzak kontuan hartuta.