Bizkaiko III. Pentatloi Txapelketa hartuko du zapatuan Algortako Biotz Alai plazak

Iker Rincon Moreno 2022ko urr. 28a, 17:57
Beñat Amade getxoztarra, 2020ko txapelketan.

Hirugarren urtez, Bizkaiko Pentatloi Txapelketa hartuko du Algortako Biotz Alai plazak. Norgehiagoka hori bihar, zapatuan, izango da, 12:30etik aurrera, eta bertan izango dira Aritz Irazabal iazko txapelduna, Beñat Amade 2020ko txapelduna, Ioritz Gisasola Zelai IV, Jon Gisasola Zelai V, Ousmane Drama eta Daniel España.

Probak:

  • 15 jasoaldi 100 kg-ko bola.
  • Giza-proban 2 untze, 400 kg.
  • Aizkora 4 ebaki 45".
  • Txingak 4 untze, 50 kg.
  • Korrika 1.500 metro (plazari 17 buelta).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun