Getxoko hilerriko ordutegia luzatu eta sarrera kontrolatuko dute egunotan Domu Santu Eguna dela eta

Erredakzioa 2022ko urr. 28a, 18:17

Datorren martitzenean, azaroak 1, Domu Santu Eguna dela eta, Getxoko udal-hilerriak bisita-ordutegia luzatuko du eta Udaltzaingoak barrutirako sarbidea kontrolatuko du. Horrela urriaren 28tik, barikutik, azaroaren 1era arte, ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da, etenik gabe. Udaltzaingoak aparkatzeko lekuak jarriko ditu eta kanpoko zirkulazioa kontrolatuko du. Beharrezkoa izanez gero, norabide bakarreko zirkuitu bat ezarriko da Bostgarrena kalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun