Haur Filosofia 4 urtetatik aurrerako ume, gazte zein helduei, pentsamendu gaitasunak garatzen eta eztabaida dialogiko argudiatuan eroso sentiarazten lagundu nahi dien proposamen filosofiko-pedagogikoa da. Hizkuntza dutenetik, umeak inguratzen diena pentsatzeko, arrazoitzeko eta adierazteko gaitasuna dute. Horri bidea ireki eta modu ludikoan garatzeko estrategiak landuko ditugu tailerrean; baita dauden materialak ezagutu ere. Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkartea haurrentzako filosofia lantzen dabil azken urteotan Euskal Herrian, tailerren eta formakuntzen bitartez.