Martin Deunako jaiak berreskuratuko ditu Algortako Hezetasuna auzoak azaroaren 11tik 13ra

Iker Rincon Moreno 2022ko aza. 4a, 17:14
Aurten, karpa Arene kaleko zabalgunean egongo da Villamonteko parkearen ordez.

Udagoiena bueltatzeagaz batera, Martin Deunako ohiko ospakizunak nagusi izango dira azaroaren 11tik 13ra arteko aste-akabuan Algortako Hezetasuna auzoko kaleetan. Aurten ere karpa jarriko dutela jakinarazi dute jai-batzordeko kideek, baina, oraingoan, Arene kaleko 25 zenbakiaren aurreko zabalgunean kokatuta egongo da Villamonteko plazaren ordez. Hala, gune berri horretan izango dira ekitaldi gehienak.

Ohi legez, zapatuan herri-bazkaria egingo dute, eta horretarako tiketak daborduko salgai dituzte Gurea, Gaztedi eta Mabe tabernetan, 10 euroren truke. Horiek azaroaren 9ra arte erosi ahal izango dira.

Egitaraua

Azaroak 11, barikua

  • 17:00 Txupinazo. Iturgitxi parkea.
  • 17:30 Buruhandiak. Iturgitxiko parketik (Agurra)
  • 18:00 Diskofesta. Karpa
  • 19:00 Umeentzako jolasak. Karpa
  • 19:00 Esku pilota partida. Ikastolako frontoian.
  • 21:30 Kontzertuak: TRIM eta URRATS ERROMERIA. Karpa         

Azaroak 12, zapatua

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariekin (Agurra)
  • 11:00 Igel Toka eta tiragoma txapelketa. Ikastolan.
  • 11:00 Puzgarriak. Karpa.
  • 11:00 Marrazki Lehiaketa (Ainhoa Ortells-en eskutik). Ikastolan.
  • 11:00 Umeentzako tailerrak. Ikastolan.
  • 12:00 TXOPOLIS fanfarria. Auzotik zehar
  • 14:30 Herri-bazkaria. Karpa
  • 16:00 Kontzertu akustikoa KERMAN ETA AINHOA. Karpa.
  • 17:00 XXX Aurreskulari txapelketa. Ikastolan (Agurraren jaialdia)
  • 18:30 Zumba ROSI. Karpa.
  • 19:00 Dantza plaza. Ikastolan. (Agurraren jaialdia)
  • 19:30 Txorizada. Karpa.
  • 20:00 Txokolatada. Ikastolan. (Agurraren jaialdia) 
  • 20:15 XXXI. Fandango eta arin arin Txapelketa. Ikastolan (Agurraren jaialdia)
  • 22:00 Kontzertuak. JLBand eta TRAVELLIN BROTHERS. Karpa.        

Azaroak 13, domeka

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariekin (Agurra)
  • 10:00 LII. Villamonte Cross-a. Mikel Garcia San Miguelen I. Oroimenezkoa (Getxo Atletismo)
  • 10:00- 12:00  XLIV. Lapikoko txapelketarako izen ematea. Karpa
  • 10:30 Azoka. Karpa.
  • 11:45 Dantzari taldeen bilkura. Kasune. (Agurraren jaialdia)
  • 12:00 Dantzari taldeen kalejira. Kasunetik. (Agurraren jaialdia)
  • 12:30 Euskal dantzen agerraldia. Ikastolan. (Agurraren jaialdia)
  • 12:00-14:00 Lapikoko aurkezpenak. Karpa.
  • 12:00 Triki-kantu poteo ITXARTU TALDEAren eskutik. Auzotik zehar.
  • 14:00 Agurraren jaialdiko oroigarrien banaketa. Ikastolan (Agurraren jaialdia)      
  • 17:30 XLIV Lapikoko txapelketako sari banaketa. Karpa.
  • 18:00 Marrazki Lehiaketako sari banaketa (Ainhoa Ortells-en eskutik). Karpa.
  • 19:00 Txokolatada. Karpa.
  • 20:00 San Martin Kontzertua: ZOZOAK Abesbatza. (Kultur etxearen eskutik). Elizan
  • 20:00 Txerritxuaren erreketa eta jaien amaiera. Karpa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun