Goraipamena egiteaz gainera, pertsona zaintzaileen estatutuari buruz mintzatu dira gaur goizeko ekitaldian, eta nabarmendu dute zaintzak ezinbestekoak direla pertsona guztien osasunari, ongizateari eta, azken batean, bizitzari eusteko, batez ere mendeko pertsonena. Hori dela eta, antolatzaileek azaldu dute Getxoko Gizarte Zerbitzuek zaintzen duten auzokideengandik hurbil egon gura dutela, baita euren zereginak "ahalik eta ondoen" egiteko tresnak emango dizkien udal-programa hobea garatu ere.