Kanpaina totema osatzen duten lau informazio-paneletan oinarritzen da, feminismoaren borrokari buruzko memoria-ariketa egiten laguntzen duten testu eta argazkiek osatuta. Aldi berean, emakumeen batasuna eta aniztasuna erakusten dute, munduko hainbat une eta lekutan. “Munduko kultura guztietan eta leku guztietan, historian zehar eta baita gaur egun ere, emakumeek egunero jasaten dituzten eta gure praktikei aurre egiten dieten diskriminazioa eta indarkeriak zalantzan jarri behar ditugu, horiek desagerrarazi ahal izateko. Eraldaketa-bide luzea dugu oraindik hezkuntzan, erakundeetan eta komunikabideetan, tratu ona eta erantzunkidetasuna etxe guztietan izatea lortzeko. Gaur inoiz baino gehiago, bizitza erdigunean jarri behar dugu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna defendatzen baduzu, inplikatu zaitez Getxoko mugimendu feministetan”, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
"Feminista al zara?" kanpaina 2022ko Partaidetza bidezko Aurrekontuetan aukeratutako proiektuetako bat da.