Astelehenean zabalduko dute Kukupraka ludotekako Gabonetako jardueretarako izena emateko epea

Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 17:07

Kukupraka ludoteka, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Azaroaren 14tik 25era zabalik egongo da Getxoko Kukupraka ludotekak Gabonetarako eskainiko dituen jardueretarako. Bi txanda izango dira, bata, abenduaren 26tik 30era, eta bigarrena, urtarrilaren 2tik 5era. Biak Romo ikastetxean izango dira, eta 2011tik 2017ra (biak barne) jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean argitaratuko dira onartutakoen behin behineko zerrendak. Bestalde, azaroaren 14tik 25era ere, zabalik egongo da ludotekak ikasturtean eskaintzen dituen txandetan libre geratu diren plazetarako izen-ematea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun