Garazi Basterretxea Bareak gidatutako txoko hori mistoa izango da, eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dituzte. Saioak hilean behinekoak izango dira, eguenetan, 19:30etik 21:00etara. Lehenengoa eguen honetan izango da, hilaren 10ean; hurrengoak: abenduak 1, urtarrilak 12, otsailak 2, martxoak 2, apirilak 20, maiatzak 4 eta ekainak 1.
Izena emateko 722 78 93 02 edo 619 93 55 41 telefono zenbakietakoren batera deitu beharko da, edo egizugetxo@gmail.com emailera mezu bat bidali.