Edozein jazz estilotako bandei zuzenduta dago lehiaketa. Parte hartu ahal izateko, taldekideen gehienezko adina 30 urtekoa izan beharko da, 2023 urtean betetzekoa eta inskribatzeko orduan egiaztatu beharrekoa. Lehiaketaren arauak eta izena emateko online formularioa daborduko eskura dago jazz jaialdiaren webgunean.
Guztira, lau talde aukeratuko dituzte finalean lehiatzeko. Horietako bakoitza jaialdiaren lehenengo lau egunetan jardungo dira, eta talde irabazleak azken egunean berriro ere arituko da.
Sariak
Sariei dagokienez, 4.300 euro jasoko dituzte irabazleek, eta disko bat grabatuko zaie zuzenean. Bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 900 euro irabaziko ditu.
Halaber, finalerako hautatutako lau bandek laguntzak jasoko dituzte dieta gisa (bidaia egiteko, egile-eskubideak ordaintzeko…) eta egonaldia antolatzaileen kontura izango da. Sariez gain, ohikoa denez, irabazleek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissa Jazz jaialdietan parte hartuko dute, Getxo Jazz-ek horiekaz duen akordioari esker.