Bizikidetzaren garrantzia eta belaunaldien arteko programak sustatzearen garrantzia ere nabarmendu gura izango du kanpainak, aberastasunaren tresna gisa, eta Getxon belaunaldi guztien zeregin aktiboari buruz hausnartzera ere gonbidatuz. “Belaunaldi guztiek Getxon duten zeregin aktiboa nabarmendu nahi dugu; adin desberdinetako pertsonak garelako gure udalerriko espazio, leku eta ekimen guztiak sortu eta horiei bizia ematen diegunak. Azken finean, kanpaina honen bidez estereotipoak zalantzan jarri, adinaren araberako sailkapenak baztertu eta Getxoko herritarrak esperientziak partekatzera gonbidatu nahi ditugu, adina gorabehera gure gizarte-ingurunean aberasgarriak izan daitezkeelako”, nabarmendu du Amaia Agirre alkateak.
Jarduerak
Kanpainaren lehen ekintza herritarrak sentsibilizatzera bideratuta egongo da, "Getxon, belaunaldi guztiak gara protagonista" lelopean. “Eslogan hori Metro euskarrien, autobus markesinen, kartelen eta udal komunikabideen bidez zabalduko da”, Arantza Rica Zahartze Aktiboko zinegotziak azaldu duenez. Euskarriak hurrengoak izango dira:
- Publizitatea Getxoko metro geltoki guztietan.
- Markesinak Getxoko hainbat lekutan.
- Argitalpen berezia aterako dute GetxoBerrin. Horrek jarraipena izango du hurrengo hilabeteetan, txandaka, belaunaldien arteko harremanei buruzko kontakizunakaz.
- Kartelak udal-eraikinetan.
- Atal berezia Udalaren webgunean: https://www.getxo.eus/eu/intergeneracional
- Herritarren galderak, iradokizunak, ekarpenak eta eskaerak jasotzeko emaila: guztiok@getxo.eus.