Getxo Kirolak-ek ISO 50001 nazioarteko ziurtagiria jaso du, udal kiroldegietan egiten duen energia-kudeaketaren eraginkortasunagatik. Ziurtagiri hori emateko, Fadura, Gobela eta Andra Mariko instalazioak bisitatu zituen auditore-taldeak balioetsi zuen 2014tik energia aurrezten etengabe aurrera egin izana, biomasa-galdara bat instalatu izana eta zentro bakoitzean etengabeko ikuskapen eta hobekuntzak egin izana.
Getxo Kirolak-en kudeaketan txertatutako eraginkortasun energetikoaren ereduak aukera ematen du urtero % 33 aurrezteko energian. Aurrezpen hori energia berriztagarriak erabiltzeko azpiegituretan inbertitzen da, eta berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea ahalbidetzen du.
Hobekuntza hori lortzeko, biomasa-galdara bat instalatzeaz gain, Fadurako igerileku olinpikoaren estalkia birgaitu da, argiztapena oro har hobetzeko lan egin da eta gas-galdara berriak, hezetasuna kentzeko bero-ponpa bat eta kondentsadore-bateria bat instalatu dira.
Etengabeko hobekuntza-eredu horregaz jarraituz, Getxo Kirolak lanean ari da hurrengo urteetarako energia primarioan urtean % 40 inguru aurrezteko eta erabilitako energiaren % 32 autokudeaketako energia berriztagarrietatik etor dadin.