Zaharberritzearen lehen fasea, galtzeko edo erortzeko arriskua duten estatuen zatiak babestea eta aurrez finkatzea izango da. Babestu ondoren, horiek sendotu eta garbituko dira, eta, beharrezkoa izanez gero, bolumen txikiak berrosatuko dira eta pitzadurak zigilatuko dira, besteak beste. Lehenengo fase horretan, pintura-geruzak ere ezabatuko dira, ondoren tratatzeko.
Jatorrizko estatuak finkatu ondoren, piezen moldea eta kontramoldea egingo dira jatorrizko piezen gainean, eta, testuran eta kolorean, jatorrizko elementuakaz ahalik eta antzekotasun handiena lortzeko dagozkion lanak ere gauzatuko dira; elementu horiek metalezko armaduraz estalitako zementuzkoak dira.
Zaharberritze-lanen zenbatekoa 14.241 eurokoa da (BEZa barne).
Bestalde, San Nikolas 23ko udal eraikina zaharberritzeko lanen barruan, “Txokeras” izenez ezaguna den eraikin horren fatxadan dagoen horma-hobiaren Ama Birjinaren irudia kendu dute, komenigarria den zaharberritze zientifikoari ekiteko.