Handitzeagaz, Fadurako (450 metro koadro) eta Gobelako (490 metro koadro) gimnasioetan muskulazio eta kardio makinakaz ekipatutako eremuak daude, entrenamendu funtzionala egiteko materialagaz hornitutako eremuak; eta aipatutako indoor zikloko aretoak ere daude erabilgarri.
Gainera, gimnasiotan inskribatutako pertsonek hainbat entrenamendu modalitateetako saioetan dohainik parte hartzeko aukera dute. Horien artean: HIIT, Bizkar osasuntsua, Streaching, GAP, Elastic Band, Global Fitness eta Body Contact.
Fitness-muskulazioko gimnasioetarako sarbidea Getxo Kirolak-en harpidetutako pertsonentzat erreserbatzen da, eta hileko prezioa 37,40 eurokoa da (26,50 euro hilaren 11tik aurrerako inskripziotarako eta 16,80 euro 21etik aurrerako inskripziotarako). Irakasleakaz eginiko indoor zikloko ikastaroen kasuan, astean bi eguneko klaseek 27,90 euroko hileko prezioa dute; eta astean hiru eguneko klaseek 39,30 eurokoa.