Orain dela bi urte ortua jarri genuen eskolan. Hasieran oso txikia zen, bankada batzuk bakarrik genituen. Pasadan urtean, birziklatutako kutxak eta bankada gehiago jarri genituen. Baina norbaitek bankada bat erre zuen.
Aurten ortu handiagoa egin dugu eta barazkiak landatu ditugu. Gurea super polita eta handia zen, baina apurtu dute.
Asteburuan 3 bankada apurtu dituzte. Guztiz apurtu dituzte eta ezin ditugu gehiago erabili.
Oso triste gaude gure ortua apurtu dutelako.
Mesedez, ez apurtu gehiago gure ortua. Lan handia egin dugu eta asko kostatu zaigu.
Zuen laguntza behar dugu berriro ez egiteko.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik,
Romo Eskolako ikasleak