Basabi taldea sortu zen musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko helburuaz, irisgarritasun eta esperimentazioa komunean duten ikuskizunak garatuz. Basabi osatzen dutenak hauek dira: Iñigo Coto (biolina eta moldaketak), Marina Barredo (biola), Ricardo de Lucas (kontrabaxua eta Kappadozia- moldaketak), Ainara Moreno (harpa eta harmonioa), Txomin Dhers (txalaparta eta perkusioa) eta Sergio Lamuedra (txalaparta eta perkusioa).
Kontzerturako sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira, txarteldegian, 16:00etatik aurrera, 5 euroren truke.
Masterclass
Bestalde, martitzenean, hilak 29, aurreko urteetako ohiturari jarraiki, Musika Eskolako orkestrako ikasleek masterclassaz gozatu ahal izango dute Pedro Gandia Martín biolin jotzaileagaz, taldearen entseguagaz batera.
Pedro Gandia Passamezzo Anticoren partaidea, Propitia Syderako zuzendari artistikoa eta Musikeneko eta Salamancako Unibertsitateko Antzinako Musika Akademiako irakaslea da.