Hala ere, Udalak jakinarazi du Ereagako igogailuan txartela baliatu beharko dela instalazioa erabili ahal izateko, erabilera- eta edukiera-kontrolari eusteko helburuaz. Instalazio horrek dituen zaintza- eta babes-langileak ere bertan egongo dira, sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Orain arte eskainitako bide berberak baliatuz erabili ahal izango da txartela: Barik txartelaren bidez (zero kostuan) edo, bestela, txartelik ez badago, makina saltzaileetara joz, noizbehinkako txartel bat lortuz (zero kostuan hori ere).
Igogailu hori funtsezko elementua da udalerrian mugikortasun irisgarria sustatzeko, Ereagako itsasertza eta Algortako erdigunea lotuz. Udalerrian gehien erabiltzen den azpiegituretako bat da, batez beste urtean 300.000 bidaiarik baino gehiagok erabiltzen dute.