Duela bost urtetik Udalak bere gain hartzen du argiztapen horren kudeaketa osoa, 284.913 euro, BEZ barne duen aurrekontuagaz. Eskura dauden baliabideak kontuan hartuz, komunitate-erabilerako udal-eremuak hobetzen ditu, hala nola udalerrirako sarrerak, plazak, parkeak, udal-eraikinetako fatxadak, kiroldegiak, baita udalerriko auzoetan jarduera ekonomiko gehien duten ardatzak eta zentroak ere, betiere helburu argi bat izanik: instalazio homogeneoa egitea, ordenatua, segurua eta indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena.
Energia aurrezteko ezarritako jarraibideak kontuan hartuz, egunean ordu eta erdi murriztuko da argiztapenaren denbora, hau da, pizte-ordutegi osoaren % 25. Ordutegia, beraz, honako hau izango da: domekatik eguaztenera 07:00etatik 08:30era eta 18:00etatik 23:00etara (6,5 ordu); eguenetik zapatura 07:00etatik 08:30era eta 18:00etatik 24:00etara (7,5 ordu). Urtarrilaren 24, 31 eta 5ean 07:00etatik 08:30era eta 18:00etatik 02:00etara (9,5 ordu).