Mintzaneten helburua da euskaraz jarduteko aukera ez dutenek etxetik atera gabe praktikatzeko aukera izatea. Horregatik, bereziki azken bi urteotan egitasmoan parte hartu duten erabiltzaile guztiei egindako ahalegina eskertuko diete. Horretaz gain, zapatuan Mintzanet Sariak ere banatuko dituzte: Bidelari eta Bidelagun Onena eta Aipamen Bereziak.
Abenduaren 3an, zapatuan jarri dute hitzordua, Getxoko Romo Kultur Etxean, 12:00etatik aurrera. Bazkaria ere egingo dute 20-25 euroko prezioan, eta bertaratu gura dutenek esteka honetan eman beharko dute izena.
Aurten bai! Badator Mintzanet Eguna!
— Euskaltzaleen Topagunea (@topagunea) November 28, 2022
Abenduaren 3an
Getxon@Mintzanet egitasmoak 10 urte beteko ditu aurten! Abenduaren 3an hain zuzen ere.
Albistea: https://t.co/jdHiDJ9QN5
Zatoz gurekin batera ospatzera! pic.twitter.com/EsI2NbcqDi