Abenduak 11

Urte amaiera bertsoz beteko dute ALBE Galan

Ander Zarraga 2022ko abe. 1a, 13:17

Aurreko urteko ALBE Gala, artxiboko irudian. © ALBE

Algortako Bertsolari Eskolak urteroko ALBE Gala egingo du hurrengo domekan, abenduak 11, Igeretxe Hotelean. Aurreratu dutenez, Manolo Arozena bertsolari nafar "handiari" emango diote aurtengo Urrezko Ahobia saria. Horretaz gain, ez dira bertsoak faltako, eta horretarako bertan izango dira Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta ALBEko hainbat bertsolari. Amaierako cocktaila Miren eta Roberto Etxebarriaren musikak girotuko du.

Ekitaldia 12:00etan hasiko dute. Etortzeko interesa dutenek ALBEgaz harremanetan jarri beharko dira honako bide hauetatik: 605 704 385 edo albegetxo@gmail.com. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun