Hilaren 12an, astelehenean, karpa Malakate parkean jarriko dute, Andra Mari auzoan; hurrengo egunean, martitzenean, hilak 13, Algortako Telletxe plazara lekualdatuko dute; eguaztenean, hilak 14, Bidezabal plazan egongo da, Algortan; eta, azkenik, eguenean, hilak 15, Eskoletako plazan, Areetan.
Karpa horiek zabalik eta herritarren eskura egongo dira 11:30etik 19:00etara. Ordutegi horretan, informazio-liburuxkak banatuko dituzte, eta, gainera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara, teknikariek HAPOren gakoak azalduko dituzte eta zalantza orokorrak argituko dituzte.
Esku-hartze espezifikoei buruzko zalantza zehatzak dituztenentzat, udal-iturriek gomendatzen dute erredakzio-taldeagaz hitzordua eskatzea Fadura kiroldegian, 010 telefonoaren bidez, urtarrilaren 15era arte. Herritarren Arretarako Bulegoetan (OAC) edo HAPOren webgunean (www.hapo-getxo.eus) inprimaki digitalaren bidez ere eska daiteke hitzordua.