Amaia Agirre alkatea izan da ekitaldiaren buru, eta Udaleko talde politiko guztietako ordezkariak izan dira bertan, EH Bildu izan ezik. Txistulariek Agur Jaunak interpretatzen zuten bitartean, minutu bateko isilunea egin dute. Ondoren, ekitaldia amaitzeko, alkateak lore sorta bat utzi du San Inazio plazan dagoen eskulturaren oinean.