Tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko Eusko Jaurlaritzak abiatutako kanpainagaz bat egin du Getxoko Udalak

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 19:14

Eusko Jaurlaritzak abian jarritako "Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz. Zuk aukeratzen dozu" lelopeko kanpainagaz bat egin du Getxoko Udalak. Abenduaren 31ra arte iraungo duen ekimenaren helburua da tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea, azken urteotan Udala aurrera eramaten ari den lanaren eta sustatutako Kaishop! kanpainaren ildo berbera.

Kontzientziazio kanpaina izango da eta mezua hedabideen eta gizarte sareen bitartez zabalduko da. Getxoko Udalak 200 kartel eta 2.000 esku-orri banatuko ditu denda, taberna eta egoitza publikoetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun